XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beñola jabetu zan-barealdia ta gañerako zertzeladak utzita, milizkatu dezagun otoitz orretxen ederra ta konfiantza.
Guk ere bearbada, bein baño geiagotan, azken-galdera ori mintza edo pentsa diogu gure Zaindariari:
Gaurko euskalduna: Kristorena dasaizut, zure zorionerako dasaizut:
Mirariak nai ba'ditugu Aloñako Amarengandik, dezagun fede.
Gure asabak bezela, fede itxua, konfiantza neurrigabea, itxaropen guzizkoa.
Ordun, ¡a zer zoriona gurea!.
Ordun, guzion Amak, antziñan bezela gaurregun ere, luzatuko dizkigu: mesedeak, premi bakoitzeko; laguntza, eskatu-ala bider; eta arrigarrizko mirariak ere bai, bearrezko ba'lira.
Ordun....
¡Ua bizitzaren ederra!...
Ordun, ¡gure etorkizunaren ederra, ta zoriona, ta ezertarako kezka-bildurrik eza!....